XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL MUNDUA, GUREA

Aspaldi jasoak

ERBIDUNA

Apaiz batek, eguratsa hartzera zihoala, baserritar ezagun bat topatu zuen bidean eta, ohi bezala, lanean ari gara? edo horrelako zerbait esanda...

-Jauna esan zion baserritarrak arestian erbi bat bidali diot etxera.

-Gizona! Mila esker esanez, bi pezetako dirua eskupean eman zion.

Etxera joan zenean, amari apaizak:

-Gaur afari ederra, e?

-Beti bezalakoa erantzun zion amak.

Biharamunean, eguerdirako erbia gatzun-askan gorde zuelakoan, amabiak aldean sukalderatxo bat eginda, galde hau zuzendu zion:

-Gaur bazkari ona, e?

Eta amak:

-Zergatik diozu, Martin?
-atzo bazkari ederra, orain bazkari ona...?

(Guraso gutik hitz egiten dio seme apezari hika, zuketan gehienek).

-Ez al zuen halakok atzo erbirik bidali?

-Nora?

-Ezta goraintzirik ere.

Arratsaldean, aurreguneko bidean barna zihoan apaiza.

Aitzurlariarengana berariaz joan zen eta galde hau egin zion:

-Ez zenuen atzo esan erbia bidali zenidala?

-Bai jauna; sasi artetik irten zen eta erran nion: Hoa apaizarengana.

R M. de AZCUE

Aintzinako Ipuinak.

(moldatua)